Feria eta lankidetzak

BioRoboost + Unidad de Innovación Social + Planeta STEM

BioRoboost + Unidad de Innovación Social + Planeta STEM

STEM planetak, Berrikuntza Sozialaren Unitatearekin eta BioRoboost-ekin lankidetzan, Biologia Sintetikoa Nafarroako irakasle eta ikasleei hurbiltzeko jarduera bat proposatzen du.



info


Elhuyar - Parekoen topaketa 2021

Elhuyar - Parekoen topaketa 2021

Nafarroako 6 ikastetxetako 62 gaztek eta 18 ikertzailek hartu dute parte Parekoen topaketa ekimenean. Elhuyarrek antolatu du online saioa, STEM Planetaren eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Batetik, gazteek Elhuyar Zientzia Azokan garatzen ari diren proiektuak aurkeztu dizkiete ikertzaileei, eta, bestetik, ikertzaileek beren lanaren berri eman diete gazteei. STEM profesionalak ezagutzea eta ikerketarekiko konpromisoa handitzea da helburua.



info


Tecnociencia Azoka - 2020

Tecnociencia Azoka - 2020

STEM Planetak ikasturte bukaeran Tecnociencia Feria antolatzen du, ikasturtean zehar ikasle, irakasle edota erakundeek prestatu  dituzten zientzia ete teknologia proiektuak ezagutarazteko. STEM gaietan interesa duten pertsonen sarea sortzea bilatzen du Tecnociencia Azokak, STEM bera zertan datzan publikoari erakusteko tresna gisa. 



info


Elhuyar - Zientzia Azoka 2019-2020

Elhuyar - Zientzia Azoka 2019-2020

[Ekitaldia bertan behera COVID-19 egoeragatik] Zientzia Azoka ekimena gazteek garatzen dituzten proiektuen azoka bat da. Ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko egokia da. STEM Planetak Elhuyarrekin elkarlanean Nafarroako taldeen jarrapena eginen du. 



info


Tecnociencia Azoka - 2019

Tecnociencia Azoka - 2019

STEM Planetak ikasturte bukaeran Tecnociencia Feria antolatzen du, ikasturtean zehar Ikasle, irakasle edota erakundeek prestatu  dituzten zientzia ete teknologia proiektuak ezagutarazteko. STEM gaietan interesa duten pertsonen sarea sortzea bilatzen du Tecnociencia Azokak, STEM bera zertan datzan publikoari erakusteko tresna gisa. Ekitaldia ekainaren 8an ospatu zen Iruñeko Planetarioan. 



info


Iturrama Paperbridge 2019

Iturrama Paperbridge 2019

Iturrama Intitutura 1. DBHtik 2. BATXraino ikasten ari diren ehunka gazte hurbildu ziren paperezko zubien erakustaldia egiteko. Ikasleek ahalik eta zamarik haundiena jasango zuen paperezko zubia diseinatu eta eraiki zuten. STEM Planeta ekitaldian egon zen ikasleei gure programa azaltzen eta saridunetako batzuk udan Iruñeko Planetarioko zenbait teknologia-tailerretan parte hartu zuten. 

 



info


Neska eta Emakume Zientzialarien eguna ospatzeko solasaldia. Sarrera doan aretoa bete arte. Iruñeko Udalak eta Ematic-ek antolatutarik.  



info


Semana de la Electrónica 2019

Semana de la Electrónica 2019

Planeta STEM participa con una charla en la Semana organizada por el Departamento de Ingeniería Eléctrica, Electrónica y de Comunicación de la UPNA, i²tec, asociación de estudiantes de Ingeniería para el Impulso de la Tecnología Electrónica, e ISC



info


Global Game Jam 2019

Global Game Jam 2019

Global Game Jam® (GGJ) jokuak sortzeko ekitaldia da eta mundua guztian ospatzen da urtarrilaren 25etik 27ra egoitza desberdinetan. Erronka honakoa da: ekitaldiaren hasiera gai bat plazaratuko da eta parte hartzaileek 48 ordu izanen dituzte bideojoko bat sortzeko. Helburu nagusiak esperimentazioa eta ongi pasatzea dira joku originalak sortzen diren bitartean. Ekitaldia erabat berezia da mundu mailan, data berdinetan ospatzen delako gai berberaren inguruan lanak sortuz. 2019ko gaia: "Zer esan nahi du zuretzat etxea, sutondoa, familiartea"



info


Nafarroako Zientzia, Berrikuntza eta Teknologiaren Asteak 2018

Nafarroako Zientzia, Berrikuntza eta Teknologiaren Asteak 2018

Zientzia zabaltzeko Europako ospakizun bezala sortu ziren 90. hamarkadan  eta 2007. urtea Zientziaren Urtea izendatuko zenetik Nafarroan ospatzen dira publikoari Zientzia eta Teknologiarekin zerikusia duten jardueren berri emateko eta aldi brean gizartearen parte hartzea bultzatzeko. 



info