BioRoboost + Unidad de Innovación Social + Planeta STEM



STEM planetak, Berrikuntza Sozialaren Unitatearekin eta BioRoboost-ekin lankidetzan, Biologia Sintetikoa Nafarroako irakasle eta ikasleei hurbiltzeko jarduera bat proposatzen du.

STEM Planetak eta Gizarte Berrikuntzako Unitateak BioRobost-en jarduera didaktiko bat koordinatuko dute Nafarroan. Jarduera horrek prozesu biologiko baten osagai nagusiak azaltzen ditu, eta kartekin jolas egitea proposatzen du, jarduera biologikoa simulatuz osagai normalizatuekin.

 

JARDUERAREN DESKRIBAPENA

  • Parte-hartzaileak: Nafarroako Batxilergoko 1. mailako 10 gela(10 ikastetxe).
     
  • Irakasleentzako prestakuntza presentziala: maiatzaren 12an, 16:30ean, Iruñeko Planetarioan. Saio honetan materiala banatuko da. Prestakuntza gaztelaniaz izanen da eta materiala ingelesez dago.
     
  • Jarduera ikasgelan. Iraupena: ordubete. Jarduera ikasgelan eginen da, irakasleak erabakitzen duen orduan, maiatzaren 17tik 21era bitartean.
     
  • Azken berrikuspena: maiatzaren 26an, 16:30ean on line (irakasleentzako saioa).

Hezkuntza-materiala ikastetxeetan geldituko da, eta jarduera nahi adina aldiz erreplika daiteke azken berrikuspena amaitutakoan (05/26). BioRoboost-en webgunean material didaktikoa eta informazioa dago.



ANTOLATZAILEAK

BioRoboostEuropako Batasuneko Horizon2020 programak finantzatutako koordinazio-proiektua da BioRoboost; haren helburu nagusia nazioarteko lankidetza-sare bat garatzea da, biologian estandarren erabilera bultzatzeko. [Grant Agreement BioRoboost N820699]

Berrikuntza Sozialaren Unitateak Nafarroako gazteak bio-iraultzaren protagonista izan daitezen lagundu nahi du, AMETS gaitasunak eta balio sozialak dituen oparotasun iraunkorra garatuz.

STEM Planeta Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak sustatzeko dibulgazio-programa da. Iruñeko Planetarioaren eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren eta Hezkuntzako Departamentuaren proiektu honen helburua STEM (ingeleseko sigletatik zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) zer den ezagutaraztea da, arlo horietan orokorrean ikasleen artean bokazioak sustatzeko, eta bereziki, nesken grina pizteko. 

BioRoboost + Unidad de Innovación Social + Planeta STEM

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.