STEM planetak, Berrikuntza Sozialaren Unitatearekin eta BioRoboost-ekin lankidetzan, Biologia Sintetikoa Nafarroako irakasle eta ikasleei hurbiltzeko jarduera bat proposatzen du.
Iturrama Intitutura 1. DBHtik 2. BATXraino ikasten ari diren ehunka gazte hurbildu ziren paperezko zubien erakustaldia egiteko. Ikasleek ahalik eta zamarik haundiena jasango zuen paperezko zubia diseinatu eta eraiki zuten. STEM Planeta ekitaldian egon zen ikasleei gure programa azaltzen eta saridunetako batzuk udan Iruñeko Planetarioko zenbait teknologia-tailerretan parte hartu zuten.
Planeta STEM participa con una charla en la Semana organizada por el Departamento de Ingeniería Eléctrica, Electrónica y de Comunicación de la UPNA, i²tec, asociación de estudiantes de Ingeniería para el Impulso de la Tecnología Electrónica, e ISC
Global Game Jam® (GGJ) jokuak sortzeko ekitaldia da eta mundua guztian ospatzen da urtarrilaren 25etik 27ra egoitza desberdinetan. Erronka honakoa da: ekitaldiaren hasiera gai bat plazaratuko da eta parte hartzaileek 48 ordu izanen dituzte bideojoko bat sortzeko. Helburu nagusiak esperimentazioa eta ongi pasatzea dira joku originalak sortzen diren bitartean. Ekitaldia erabat berezia da mundu mailan, data berdinetan ospatzen delako gai berberaren inguruan lanak sortuz. 2019ko gaia: "Zer esan nahi du zuretzat etxea, sutondoa, familiartea"
Zientzia zabaltzeko Europako ospakizun bezala sortu ziren 90. hamarkadan eta 2007. urtea Zientziaren Urtea izendatuko zenetik Nafarroan ospatzen dira publikoari Zientzia eta Teknologiarekin zerikusia duten jardueren berri emateko eta aldi brean gizartearen parte hartzea bultzatzeko.
Gaur egun bizi garen mundua etengabeko eraldaketan dago teknologiaren aurrerakuntza azkarrari esker. Horren ondorioz, lan egin, komunikatu, erosi edo pentsatzeko modua ere aldatu da. Aldaketa azkar hauei aurre egiteko eta inguratzen gaituenari zentzua emateko behar beharrezkoa da teknologiaren funtzionamendua ezagutzea, baita etapa berriari egokitzeko lagungarriak izanen diren gaitasun berrien garapena ere.
Urriaren 4tik 10era Zientzia eta teknologiak gizakion bizimodua hobetzeko jokatu duten papera azpimarratzeko ospakizun ugari egiten da munduan zehar. 1999. urtean Nazio Batuen Asanblada Orokorrak Nazioarteko Espazioaren Astea, World Space Week, aldarrikatu zuen ondorengo bi gertakariak oroitzeko: 1957ko urriaren 4a: egun horretan gizakiak sortutako lehenbiziko satelitearen, , Sputnik 1aren jaurtiketa arrakastaz gauzatu zen. Modu horretan, espazioaren esplorazioaren bidea ireki zen eta aurten gertakariaren 60. urteurrena ospatuko dugu! 1967 urriaren 10a: data horretan Estatuek espazio-esplorazioaren inguruko jarduerak arautzeko Tratatua sinatu zuten.
Emakumeek eta neskek zientzian berdintasunezko parte-hartzea izateko xedearekin, otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak. [Hona hemen dokumentua A/RES/70/212 ]. Genero berdintasuna eta neska zein emakumeen indartzea bultzatzea du helburu egun honen ospakizunak.
Global Game Jam® (GGJ) jokuak sortzeko ekitaldia da eta mundua guztian ospatzen da urtarrilaren 26tik 28ra egoitza desberdinetan. Erronka honakoa da: ekitaldiaren hasiera gai bat plazaratuko da eta parte hartzaileek 48 ordu izanen dituzte bideojoko bat sortzeko.