Iturrama Paperbridge 2019



Iturrama Intitutura 1. DBHtik 2. BATXraino ikasten ari diren ehunka gazte hurbildu ziren paperezko zubien erakustaldia egiteko. Ikasleek ahalik eta zamarik haundiena jasango zuen paperezko zubia diseinatu eta eraiki zuten. STEM Planeta ekitaldian egon zen ikasleei gure programa azaltzen eta saridunetako batzuk udan Iruñeko Planetarioko zenbait teknologia-tailerretan parte hartu zuten. 

 

ZEBIAREN ESPEZIFIKAZIO EDO BALDINTZAK

Zubiaren espezifikazio edo baldintzak

Materialak

*Papera: edozein.

*Itsaskina: zurgin itsaskin txuria edota termofusible arrunta.

*Karga Plataforma: 100mm x 50mm x 10 mm DM plaka, erdian zulo batekin. Zulo honetan gantxo edo kakoa txertatuko da. Kakoa askea dira.

  • Plaka eta bere ezaugarriak ezin dira aldatu. Bertara zubia itsatsi daiteke.
  • Plaka zubiaren erdian kokatuko da nahi den altueran (zubiaren arabera)
  • Kakoa eskuragarri egon beharko da, karga lotu ahal izateko
     
  • OHARRA 1: kako arinak tolestu egin daitezke, kontuz!
  • OHARRA 2: DM plaka zubiari itsastekotan, zubiaren azpitik ez itsastea gomendatzen da, karga aplikatzean zubia puskatu gabe plaka askatzen baita.
     

Tamainak

*Zubiak 40 cm-ko distantzia estaliko du

*Zubiaren zabalera maximoa 100 mm da.

*Sosten-guneentzako 5 cm erabil daitezke. Honenbestez, zubiak 50 cm-ko luzera totala izan dezake.

*Zubiak izan dezakeen pisu maximoa 0.3 Kp da, edo gauza berdina dena 300 g-ko masa, plaka eta kakoa barne.

  • OHARRA 3: kontuz neurriekin, neurriak betetzen ez dituzten zubiak lehiaketatik kanpo geratzen dira
     

Beste baldintza batzuk

*Zubia erabat modu bertikalean eutsiko da. Ezin zaio inongo sostengu horizontalik jarri.

*Zubia pieza bakarreko izanen da.

*Ezin da pinturarik erabili


 

Zubiaren jasotzea

*Zubiaren pisua eta neurriak aztertuko dira

*Zubiaren sostenguneak aztertuko dira

*Edozein irregulartasunek lehiaketatik kanpo geratzea suposatuko du

 

Lehiaketa

Zubia frogatzeko hurrengo prozedura erabiliko da, gantxotik pisua gehituko da zubia puskatu arte edo gantxoak jasan arte.

Ekimenaren webgunea: https://sites.google.com/view/iturramapaperbridge/eu

Iturrama Paperbridge 2019

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.