City Shaper + Boomtown Build erronka



FIRST LEGO League gazteak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) modu dibertigarrian hurbiltzeko programa da. Parte hartzaileek arazoak gainditzeko ideiak garatu beharko dituzte, teknologiaren erabileran urratsak egin bitartean. Programa honek ideia eta abilezia berrien garapena zenbait baloretan oinarritzen, ditu, eta innobazioa, ideiak gizartean eragitea, inklusioa eta talde lana bultzatzen ditu, parte hartzaileen dibertimentuarekin batera. 

Nafarroako neska-mutilez osatutako taldeek euren proiektuak Baluarten erakutsi zituzten 2020ko otsailaren 16an

Ekitaldiko argazkiak: Flickr FLL 2020
 

Programak adinen arabera erronka desberdinak proposatzen ditu, gai berberaren inguruan: nola sortu lan eta bizitzeko bizileku hobeak.  Hona hemen 2019-2020 ediziorako erronkak!: 


FIRST LEGO League · 10-16 urte · CITY SHAPER Erronka

FIRST LEGO League 10-16 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago, zientzia, teknologia ingeniaritza eta matematikak (STEM) ezagutzeko, mundu errealeko erronkak gainditzen dituzten bitartean. Ikasiz ongi pasatuko dute. 

Gazteek ideiak sortu, arazoak gainditu eta konponbideak bilatu beharko dituzte, teknologiaren erabileran aurrera egiten duten biartean. Era berean, ingeniaritzarenak propio diren diseinuak nola egiten diren ikasiko dute. Parte hartzaileek, talde lanean elkarri laguntzen diote talde-laneko abileziak garatzen dituzten bitartean. Horiek, arras baliogarriak izanen zaizkie etengabeko aldaketan dagoen lan mundurako. 

 




FIRST LEGO League Jr · 6-9 urte · BOOMTOWN BUILD Erronka

FIRST LEGO League Junior 6-9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara dibertsioz lehen hurbilketa bat egiteko pentsatuta daago. 

Haurrek ideiak sortu, arazoak gainditu eta konponbideak bilatu beharko dituzte, teknologiaren erabileran aurrera egiten duten biartean. Era berean, ingeniaritzarenak propio diren diseinuak nola egiten diren ikasiko dute. Parte hartzaileek, talde lanean elkarri laguntzen diote talde-laneko abileziak garatzen dituzten bitartean. Horiek, arras baliogarriak izanen zaizkie etengabeko aldaketan dagoen lan mundurako. 

 

City Shaper + Boomtown Build erronka

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.