iGEM - Biologia Sintetikoa

iGEM 2019 - NavarraBG2 - Biogalaxy

iGEM 2019 - NavarraBG2 - Biogalaxy

Landareak Marteko lurzoruan erabilgarriak izateko erronka duen proiektu landuko duen ikasle-taldea osatzeko izen-emateak zabalik daude. STEM Planetak / Iruñeko Planetarioak 4. DBH eta 1. eta 2. Batxilergoko ikasleak bilatzen ditu iGEM ekitaldian bigarrenez parte hartzeko. Taldea osatuko duten neska-mutilek NavarraBG2 lan-taldea osatuko dute eta iazko edizioan Bostonen modu arrakastatsuan aurkeztu zen Biogalaxy proiektuari jarraikortasuna emanen diote. Jakintza-alor anitzeko ikasleek planeta gorrian jomugan izanen duen lana garatu beharko dute, landareak mundu estralurtarretan erabilgarriak izateko erronkei aurre eginez.



info


iGEM - Biogalaxy

iGEM - Biogalaxy

iGEM-Biology diziplina anitzeko taldea da, biologia sintetikoan barna sakonduz espazioko misioetarako landareen produkzioa lantzeko helburua du eta egindako lana mundu mailako teknologia zentrurik nabarmenean, Massachusetts-eko Teknologia Institutuan, aurkeztuko dute. Proiektua garatzeko Nafarroako CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) eta Iruñeko Planetarioko koordinazio taldea bidelagun izanen dute. Era berean, iGEM-BioGalaxy taldea  iGEMen bigarren hezkuntzakoen atalean partaide bezala arituko den estatuko lehenbiziko taldea izanen da.



info