iGEM 2021: NavarraBiogalaxy3 Taldea - aRADIAMARS proiektua



Zientzian interesa baukazu edo, besterik gabe, planetarioaren web orrian trasteatzen ari bazara eta Navarra Biogalaxy 3 taldea ezagutu nahi baduzu, jarraitu irakurtzen. Navarra Biogalaxy 3  taldea osatzen dugu, Nafarroako 7 ikaslez osatutako diziplina anitzeko taldea, DBHko laugarren mailatik batxilergoko bigarren mailan bitartekoa. Gure helburua  2018an eta 2019an STEM planetaren antolakuntzatik iGEM lehiaketara aurkeztu ziren proiektuei jarraipena ematea da, eta 2021eko azaroan parte hartuko dugu guk geuk garatutako proiektua aurkeztuz!

iGEM biologia sintetikoko nazioarteko lehiaketa da. iGEM irabazi-asmorik gabeko fundazioa da, eta biologia sintetikoan, hezkuntzan eta komunitate ireki eta kolaboratibo baten garapenean du helmuga, helburua. Programa honek biologia sintetikoaren mugak hausteko aukera ematen die ikasleei, eguneroko arazoak aztertuz.

Gure Ikasle taldea STEM Planetak gidatzen du. Hau,  Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak sustatu eta Iruñeko Planetarioak koordinatutako bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzeko dibulgazio programa da. Gainera, Nafarroako Agrobioteknologiako Institutuari (IdAB) atxikitako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) ikertzaileen laguntza izan dugu gure ikasketaren orbitan. 

Mila esker Sarah G. Hualde (Primary PI), M. Karmele Gomez (Secondary PI), Edurne Baroja (Instructor), Francisco Muñoz (Instructor) eta Nahia Eza (Instructor) zuekin batera daramagun ikaskuntza-orbita honetan eman diguzuen prestakuntzagatik.

Gure proiektuak Marteko landareei erradiazio ultramorea gehiago babesteko irtenbideak proposatzen ditu. Gure aukeraren zergatia jakin nahi baduzu, jarraitu bloga irakurtzen!

Gainera, blog honen bidez gure lana jarraitu ahal izango duzu, gure esperientzia kontatuz joango baikara, proiektuan egin ditugun aurrerapenen bidez.

Gurekin zatoz?

Bidaia honetan gogotsu jarraitzea espero dugu, eta gu bezain ondo pasatzea.

Blog hau honako hauek idatzi dute: Navarra Biogalaxy3, Alex Allwood Obanos, Sergio Bonilla López, Nerea Cemborain Mesón, Ana Landíbar Manso, Victor López Valero, Leyre Ortiz LLLull eta Andrea Urdánoz Martínez.

Bloga

iGEM 2021: NavarraBiogalaxy3 Taldea - aRADIAMARS proiektua

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.