Zabalik daude biologia sintetikoko nazioarteko proiektu batean landareekin lan egingo duen taldearen prestakuntzarako inskripzioak. STEM planeta - Iruñeko Planetarioak Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleak bilatzen ditu iGEM topaketan laugarren aldiz parte hartzeko. Audioa eta formularioa maiatzaren 10eko arratsaldeko 17:00ak baino lehen bidali behar dira.
International Engineered Genetically Machine Foundation, iGEM Fundazioa alegia, irabazi asmorik gabeko erakundea da. Hezkuntza, konpetentzia eta biologia sintetikoaren inguruan lan egiten du, lankidetzazko komunitate irekia garatzeko.
iGEMen ibilbidea 2003ko urtarrilean hasi zen Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) bereiztutako ikerketa ikastaro baten moduan, eta horretan, ikasleek zelulak keinuka aritzeko dispositibo biologikoak garatu zituzten. Ikastaro hura 2004. urtean lehiaketa bihurtu zen eta 5 ikasle-taldek parte hartu zuten. Hortik aurrera, parte hartzaile kopuruak gora egin zuen: 2005ean 13 talde aritu ziren eta 2021. urtean 46 herrialde desberdinetako 350 talde lehiatu ziren, osotara 7.000 ikasle baino gehiago bildu zirelarik.
iGEM lehiaketak biologia sintetikoaren mugak gainditzeko aukera ematen die ikasleei, munduaren eguneroko arazoei aurre egitean. Diziplina anitzeko taldeek elkarrekin lan egiten dute beren diseinu-sistema diseinatu, eraiki, probatu eta neurtzeko, pieza biologiko trukagarriak eta biologia molekularreko teknika estandarrak erabiliz. Urtero, ia 7.000 lagunek igarotzen dute uda iGEM proeiektu batean lana prestatzen, eta, gero, udazkenean biltzen dira beren lana aurkezteko eta urteko Jamboree-n bizitzeko.
iGEMerrak mundu hobea eraikitzen ari dira, biologia sintetikoaren laguntzarekin arazoak konpontzen. iGEM lehiaketak urtero ia 7.000 ikasle inspiratzen ditu taldeetan lan egitera, tokiko komunitateetan erronka bakarrei aurre egiteko. iGEMek biologia sintetikoko estandarra ezartzen du zati estandarizatuak erabiliz, eta kode irekiko teknologia eskaintzen du, 20.000 parte genetiko estandarizatuekin batera.
Taldearen lorpenak urteko Jamboree-n ospatzen dira, eta taldeen proiektuak erakusten dira. 2022an, topaketa handi hori urriaren 20tik 23ra izango da Parisen.
Nafarroa aitzindari izan zen iGEM lehiaketan parte hartu zuen High School kategoriako Europako hegoaldeko lehen taldea abian jarri zuenean. STEM Planeta hezkuntza-programaren bidez bokazio zientifiko-teknologikoak sortzea sustatzen da, eta Navarra-Biogalaxy4 taldea sortzeko Iruñeko Planetarioa eta CSIC-IdAB-eko laborategia elkarlanean jarduten dute, Nafarroako Gobernuaren bultzadari esker.
Nazioarteko proiektu hau garatzeko, proiektua prestatzeko hautatzen diren pertsonen ahalegin eta konpromiso sendoa behar da. Navarra-Biogalaxy4 taldeko gazteak biologia sintetikora hurbilduko dira aurrez elkar ezagutzen ez duten parte-hartzaileekin lan eginez. Proiektuaren aurkezpena prestatzeko, munduko gainerako iGEM taldeak bezala, udaren zati handi bat eskaini beharko diote, baita uda aurreko eta ondorengo hilabate bakoitza ere.
Zientzia eta talde-lana gustukoa izateaz gain ingelesa menderatzen duten gazteak bilatzen ditugu, hizkuntza horretan lan eginen baita. Taldekideek hainbat hilabetez diziplina anitzeko prestakuntza izango dute, eta, azkenik, egindako lan guztia Parisko Jamboree handian aurkeztuko da.
Navarra-Biogalaxy4 erakundeak taldeak sortzeko esperientzia metatu du 2018az geroztik, eta edizio honetan parte hartu nahi dutenek gako hauek izan beharko dituzte kontuan:
CSICeko zientzialariak 1999. urtetik ari dira Nafarroan ikertzen, Agrobioteknologia Institutuko instalazioetan (www.idab.csic.es). Hauek dira CSICen Nafarroako misio nagusiak:
CSICek proiektu honetan laguntzen du, laborategiko teknikak eta dre-en inplikazioa eskainiz. Francisco José Muñoz eta Edurne Baroja, proiektuaren irakasleak, gazte taldea teknikoki prestatuko dutenak.
STEM planeta zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika sustatzeko dibulgazio-programa bat da.
Iruñeko Planetarioaren eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren proiektu honen helburua STEM (ingeleseko sigletatik zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) zer den ezagutaraztea da, arlo horietan orokorrean ikasleen artean bokazioak sustatzeko, eta bereziki, nesken grina pizteko.
Sarah G. Hualdek, M. Karmele Gomezekin eta Nahia Ezarekin batera, Instructors lanetan, prestatu du Iruñeko Planetarioak Navarra-Biogalaxy4 taldea.