iGEM: NavarraBG Taldea - Biogalaxy Proiektua (2018)



iGEM-Biology diziplina anitzeko taldea da, biologia sintetikoan barna sakonduz espazioko misioetarako landareen produkzioa lantzeko helburua du eta egindako lana mundu mailako teknologia zentrurik nabarmenean, Massachusetts-eko Teknologia Institutuan, aurkeztuko dute. Proiektua garatzeko Nafarroako CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) eta Iruñeko Planetarioko koordinazio taldea bidelagun izanen dute. Era berean, iGEM-BioGalaxy taldea  iGEMen bigarren hezkuntzakoen atalean partaide bezala arituko den estatuko lehenbiziko taldea izanen da.

Gure taldea: iGEM-Biogalaxy

Ondorengo neska-mutilek osatzen dute taldea: Maider Manterola Tellería (Colegio Sagrado Corazón de Pamplona),  Leire García Mallenco (IES Julio Caro Baroja), Imanol Remón Lasheras ( IES Padre Moret-Irubide),  Daniel Sáenz Fernández ( IES Plaza de la Cruz),  Nahia Eza Arruti ( Colegio Calasanz),  Aitor Rubio Aguerri ( IES Navarro Villoslada),  Hodei Otegi Gonzalez (Amazabal BHI) eta Leyre Zaragüeta Abrisqueta ( Liceo Monjardín). 




 

 

Egindako lan guztia  proiektuaren WIKIAren bitartez ikus daiteke, edota euren  blog edo  instagramean.



 


Aurkezpen bideoa


 

Komunikabidetan agertutako aipamen batzuk:


 

iGEM Lehiaketa
 

International Engineered Genetically Machine Foundation, iGEM Fundazioa alegia, irabazi asmorik gabeko erakundea da. Hezkuntza, konpetentzia eta biologia sintetikoaren inguruan lan egiten du, lankidetzazko komunitate irekia garatzeko.

iGEMen ibilbidea 2003ko urtarrilean hasi zen Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) bereiztutako ikerketa ikastaro baten moduan, eta horretan, ikasleek zelulak keinuka aritzeko dispositibo biologikoak garatu zituzten. Ikastaro hura 2004. urtean lehiaketa bihurtu zen eta 5 ikasle-taldek parte hartu zuten. Hortik aurrera, parte hartzaile kopuruak gora egin zuen: 2005ean 13 talde aritu ziren eta 2016. urtean 42 herrialde desberdinetako 300 talde lehiatu ziren, osotara 5.000 ikasle baino gehiago bildu zirelarik.

iGEM fundazioaren programa nagusia iGEM lehiaketa da. Horren bitartez ikasleei biologia sintetikoaren mugak gainditzeko aukera ematen zaie munduak dituen eguneroko erronkei aurre egiten dieten bitartean. Diziplina anitzeko taldekideek elkarrekin lan egiten dute bururatu zaien ideia propioa diseinatu, eraiki, probatu eta neurtuz. Lan horretan, pieza biologiko trukagarriak eta biologia molekularraren teknika estandarrak erabiltzen dituzte. Urtero ia 6000 pertsona euren uda iGEM proiektuei eskaintzen diete eta ondotik, udazkenean euren lana erakusteko elkartzen dira urteroko Jamboree-an lehiatzeko.

iGEMerrak mundu hobea eraikitzen ari dira biologia sintetikoaren eskutik. iGEM Lehiaketak urtero 6.000 ikasle talde desberdinetan elkartzen ditu euren inguru hurbilean dauden erronka berezituei elkarlanean irtenbideak bilatzeko gogoz. Taldeek mundu errealeko arazoei aurre egiten diete eta lotura honetan zenbait iGEM proiektu bisita daitezke. Halaber, aipatzekoa da iGEMek biologia sintetikoaren oinarriak ezartzen dituela estandarizatutako zatiekin eta kode irekiko teknologia eskaintzen du, 20.000 zati genetiko estandarizaturekin batera.

Taldearen lorpenak urteroko Jamboree-an ospatzen dira, eta han, proiektuak erakusteaz gain dominak eta sariak banatzen dira BioBrick garaikur nagusiarekin batera.
 

CSIC Nafarroan
 

1999. urtean hasi zen CSICeko zientzialarien ikerketa-jarduera Nafarroan, Agrobiologiako Institutuak (IdAB) dituen egoitzetan. Landareen produkzioaren bioteknologiarekin eta animaliekin zerikusia duten ikerketak egitea dute helburu. Une honetan CSICek 14 ikerlari ditu eta horien laguntzaile moduan aritzen diren 50 pertsona doktoratu aurrekoak zein doktoratu onodokoak. Gaur egun IdABen dauden pertsonen %50ak doktoretza du eta horietatik %70 emakumeak dira. CSICek Nafarroak dituen helburu nagusiak honakoak dira.

  • Nafarroako Erkidegoan Bioteknologiarekin zerikusia duten ikerketen liderra izan, ezagutzan oinarritutako garapen sozioekonomikoa indartzeko.
  • Zientziaren ezagutza eraldatzea nekazaritza, animalien osasuna, nekazaritza-elikagaien kalitatea edota ingurugiroan aplika daitezkeen tresnetan.
  • Arazo biologikoen ikerketarekin zerikusia duten enpresa-jarduerak sustatzea eta oinarri teknologikoa duten enpresen sorreran laguntzea.
  • Hezkuntza-komunitateari zein enpresa arloan dabiltzanei aholkularitza zerbitzua ematea, teknologia berriei dagokien gaietan.
  • Ikertzaile berrien formazio lanetan lagundu, aurre-doktoratu zein doktoratu ondorengoa duten pertsonei kontratuak eginez.
  • 3/2007 Legearen araberako Emakume zein Gizonen Berdintasuna bermatzea.

CSISek proiektu honetara bere esperientziaz gain baliabide tekniko zein pertsonalak jarriko ditu eta laborategiko teknikak eta zientzialari adituak taldearen bidelagun izanen dira proiektua gauzatuko den hilabeteetan.

Adituen taldea:

IdABeko Karbohidratoen Metabolismoaz arduratzen diren zientzialariak:

  • Javier Pozueta (CSICeko Ikerketa-irakaslea)
  • Edurne Baroja (CSICeko Zientzialari titularra)
  • Francisco Muñoz (CSICeko Zientzialari titularra)

Taldeko arduraduna:

  • Sarah García (nekazaritza jardueren teknikoa)
     

 

iGEM: NavarraBG Taldea - Biogalaxy Proiektua (2018)

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.