Galaxiako Lorategiaren lehenbiziko zuhaixkak landatu dituzte IES Iñaki Ochoa de Olza, Red Astronavarra Sarea eta Asociación Women's Time-eko ordezkariek.
Jarduera planetarioko hitzaldi aretoan hasi da Fernando Jáuregui astrofisikoak gure galaxiari buzuko xehetasun eta argibideak eman dituenean. Esne Bidearen informazioa jaso dugu: zein tamainua duen, zenbat izar dituen,Eguzki Sistema non kokatzen den...
Ondoren, Iruñeko alkatea den Joseba Asironek hitz batzuk zuzendu ditu bertaratutakoei. HIrian lorategi bizi eta dinamiko bat edukitzearen onurak azpimarratu ditu. Izan, gaur landantzen hasi den lorategiaren bitartez gauza desberdinak ikasteko aukera izanen da, bai orain, bai etorkizunen proposatuko diren jardueren bitartez.
Azkenik, planetarioko kanpoaldera pasa dira parte hartzaileak. Lorategiaren atarian, Iruñeko Lorategien arduradun den Mikel Baztanek jarraian landatuko ziren zuhaixken xehetasunak eman ditu eta ondotik, talde desberdinek zeharbidea igaro dute landaketa burutzeko.
Jarraian, eguneko zenbait argazki bildu ditugu:
Red Astronavarra Sareako kideak
Informazio gehiago: Galaxiaren Lorategia