STEM Aholkularitza

Jon Mattin Matxain

Jon Mattin Matxain

EHU-UPV

Euskal Herriko Unibetsitatean burutu zuen Doktoradutza, Kimikan, 2002. urtean, Utrechten (Herbehereak) eta Cambridgen (Erresuma Batuan) egonaldiak egin ondoren. Geroago, Doktoradutzako Sari berezia lortu zuen 2004. urtean. 2002 eta 2007 bitartean Euskal Herriko Unibertsitatean eta Örebroko Unibertsitatean (Suedia) postdoktoradutza burutu zituen. Suedian bi urte pasa zituen Biofisika Teorikoko Ikerketa Taldean. Hau bukatzean, Ramon y Cajal programari esker UPV/EHUko Kimika Fakultateko Kimika Teorikoa Ikerketa taldeko kide bihurtu zen. Gaur egun, Fakultate bereko Polimeroen Zientzia eta Teknologia Saileko Ikertzaile Iraunkorra da, Kimika Teorikoa Taldean, eta Donostia International Physics Centerreko Ikertzaile Asoziatua. 90 artikulu inguru publikatu ditu nazioarteko aldizkari espezializatuetan, eta hitzaldi ugari eman ditu nazioarteko kongresu eta unibertsitateetan. Dibulgazio aktibitateen artean, hainbat irratsaioetan parte hartu eta hartzen du. 2014.an, Euskadi Irratiko Hiri Gorrian astero parte hartu zuen, eta 2015ko irailetik aurrera, Euskadi Irratiko "Norteko Ferrokarrilla" irratsaioan eta Euskalerria Irratiko "Irrintzi Plaza" irratsaioetako kolaborabatzailea da. Bestalde, hainbat dibulgazio saioetan aritu da, besteak beste, Passion for Knowledge, Bertsozientzia, Ikertzaileen Gaua, Paint of Science, Zientzia Astea, etab). Era berehan, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin eta Iruñeako Planetarioarekin noizean behin ere kolaboratzen du.

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.