STEM Aholkularitza

Marta Barreras

Marta Barreras

Gamesa

Marta Barrera industria-ingeniaria eta kontrol automatikoko doktorea da. Ingeniaria izatea ez zen bokaziozkoa izan, txikitan ez zuen oso argi zer ikasi nahi zuen. Matematikan ona zen, baina nota hobeak ateratzen zituen hizkuntzan eta literaturan, eta fisika eta kimika gorrotatzen zituen.Hala ere, eta gauzak nola eta zergatik funtzionatzen zuten jakitea gustuko zuenez, ingeniaritza industriala aukeratzea erabaki zuen. Eta ez zen damutu! Ingeniari izateak mundua hobetzeko lan egiteko aukera eman zion. MTorres-en hasi zen, haizearen indarretik energia berriztagarria sortzen duten aerosorgailuak egiten zituen enpresa txikian. Han, erroten “garuna” diseinatzeaz arduratu zen, haiek gainbegiratu gabe bakarrik funtzionatzeko gai izan zitezen. Bost urte geroago, Siemens Gamesa enpresara  aldatu zen, askoz handiagoa baina energia eolikoarekin ere zerikusia duena. Gaur egun, I+G saileko berrikuntza-arduraduna da, eta aerosorgailuen funtzionamendua hobetzen lagunduko duten ideia berriak imajinatu, pentsatu eta probatzeaz arduratzen da.

 

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.