Tecnociencia Azoka - 2019



STEM Planetak ikasturte bukaeran Tecnociencia Feria antolatzen du, ikasturtean zehar Ikasle, irakasle edota erakundeek prestatu  dituzten zientzia ete teknologia proiektuak ezagutarazteko. STEM gaietan interesa duten pertsonen sarea sortzea bilatzen du Tecnociencia Azokak, STEM bera zertan datzan publikoari erakusteko tresna gisa. Ekitaldia ekainaren 8an ospatu zen Iruñeko Planetarioan. 

Tecnociencia Azoka goizeko 10:30ean hasi zen eta STEM Planeta programaren baitan antolatuta zegoela azaldu genuen. Ongi etorriaren ondotik Uxue Larrazak hartu zuen mikrofonoa eta Hezkuntza Departamentuaren lehenbiziko Science Fair-en nondik norakoak kontatu zituen. 


 

Ondoren, Gorka García irakasleak "Robótica para tod@s" esperientzia aurkeztu zuen, #robóticaporlaigualdad ekimenaren baitan egindako lana. Iruñeko Sagrado Corazón Ikastetxeko 5. mailako ikasleek Hezkuntza Bereziko Isterria zentroarekin egindako elkarlanean programazioa eta robotika protagonista izan ziren. 


Ondoren, Lucía Esparza, Natalia Mendaza, Raúl Ros, Pablo Poveda eta Imanol Gonzálezk ikasturtean sortutako app bat erakutsi zuten. "Quién es Quién Espacial App" izenburupean  "Quién es Quién" joku famatuan oinarritutako aplikazioa sortu zuten. Euren lana aurkezteko antzerkitxo bat prestatu zuten. 



JavierArmentiak, Iruñeko Planetarioko zuzendariak, Zientzia Hiritarraren balioaz hitz egin zuen. Zenbaitetan ohartzen ez bagara ere, ekitaldi ugari dago espero ez dugun tokietan: lorategiak, tabernak, taula-periodiko erraldoiak, paretak... 

Hirian barna ibili eta gero, Ibai Inciartek Nafarroan robotikak duen garrantzia azpimarratu zuen. Alde batetik, AiROB Proiektua ekimenaz hitz zuen, eta horretan hainbat enpresa elkarlanean dabiltzala azpimarratu zuen, hala nola GRUPO ALDAKIN, PHARMAMODELLING, TEDCAS MEDICAL SYSTEMS,VOLKSWAGEN NAVARRA, TÉCNICAS INDUSTRIALES EN DECORACIÓN (TID), FUNDACIÓN ASPACE NAVARRA PARA EL EMPLEO (FANE), NAITEC - FUNDACIÓN I+D AUTOMOCIÓN Y MECATRÓNICA eta ADITECH CORPORACIÓN TECNOLOGÍCA.

Era berean, bertaratu zirenek kirofanoetara salto egiteko aukera izan zuten Ibaiek "Robótica en neurocirugía" aurkeztu baitzuen ere. Osasuna eta tenologiaren harremanaren beharraz eta garrantziaz aritu zen, batez ere arrisku handiko ebakuntzetari begira. 

 


 

Ondoren, Juanjo Rubiok "Biología sintética - Una oportunidad para Navarra" hitzalditxoa eskeini zuen. Izaki berrien diseinuak muga berrietara garamatza. 
 


Ondoren,  Luis Amigó ikastetxeko Aitana Esparzak berak sortutako  "Waterprint Calculator App" erakutsi zigun, Stockholm Junior Water Prize-an aurkeztu zuena. Uraren gastuaz eta hau gutxitzeko neurriez hitz egin zigun. 
 

DIctel taldean Lizarran dago eta Ángel Marcok 2018an sortu zen "Maker Espazioa" zertan den kontatu zigun. 

Atsedenaldia eta gero, This Capacited Team -en txanda izan zen. Ainhoa Inchustak "Robótica sin límites" proiektua aurkeztu zuen eta horretan,  desgaitasuna duten pertsonak robotikara hurbiltzeko nahia azpimarratu zuen. 

Mª Isabel Zudaire Ripak  "STEM. La enseñanza de las Ciencias en la Actualidad" hitzaldia aurkeztu zuen. NUPeko irakasleek sortutako liburuaz aritu zen. Liburua irakasleentzeko gida bat izan daiteke, ikasgeletan STEM jarduerak egiteko.

Luis Amigó ikastetxeko Aitana Díaz, Leire Blanzaco, Maitane Lizarraga, Laura Esparza eta Patricia Vital-ek lehiaketara  aurkeztu zuen "Empower8 App"erakutsi zuten antzezlan baten bitartez. 

Geroxeago, Jon Goikoetxea eta Rubén Muñoz,  LaikaSAT taldeko kideak, publikoari CanSAT Nafarroa eta Espainiako CanSAT lehiaketatan bizitako momentuak erakutsi zituzten. 

Ondoren, Sara Iglesias Rey eta Hugo Salas, NUPeko ikasleak "¿Por qué participa un equipo UPNA en iGEM?" aurkezpena plazaratu zuen. Euren lehenbizko esperientzia iGEM lehiaketara bidean. 

Biologiarekin jarraituz, María Napalek  "Una mirada científica a los animales que nos rodean" proiektua aurkeztu zuen. Zenbait ikastetxetan biodibertsitatea ezagutzeko jarduerak egin zituzten. 


Dictelen baitan, Ángel Martínez Lópezek Proyecto Social Dictel" atalaren baitan garatutako proiektua erakutsi zuen: inkubadora eramangarri bat nola egin zuten kontatu zuen.

Azkenik, Amaya Malumbresekplanetarioko eskolaz-kanpoko jardueren irakasleetako batek ikasturtean egindako lan batzuk erakutsi zituen. 

 

Arratsaldean, antolakuntzak  hitzaldi berezia eta luzeagoa prestatu zuen, gerora gertatuko zen lekukoa-aldaketaren irekiera-jarduera gisa. Foruzainek eta zehazkik, zientzia-polizia taldeako kideek "ADN – DE LA ESCENA DEL DELITO AL JUZGADO" hitzaldi praktikoa eskaini zuten. 

 

Bukatzeko, STEM Planetaren Navarra-Bioglaxy proiektua aurkeztu zen, eta honen baitan, talde "zaharrak" berriari tokia utzi zion, lekuko-aldaketa eginez. 


Biogalaxy 2018 aurkezpena.
Biogalaxy 2018 aurkezpena.
Biogalaxy 2018 aurkezpena.
Lekuko aldaketa ondorengo argazkia. 
NavarraBG 2019 taldea. 
Tecnociencia Azoka - 2019

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.