Tecnociencia proiektuak

JIRA-BIRAN

Proiektuaren izena
JIRA-BIRAN

Taldearen izena
BERIAINDARRAK

Kategoria
Lehen Hezkuntza

Ikastetxearen/erakundearen izena
San donato ikastetxea

Herria
Etxarri Aranatz

Proiektuaren deskribapena

Gure proiektua esku pilotan oinarritzen da. Ikusmen urritasuna duen ikasle batek esku pilotan jolas dezake? Guk jolastu dezakeela frogatu dugu. Horretarako metodo zientifikoa erabili dugu, hau da: hipotesiak bota ditugu eta hipotesi horiek frogatzen saiatu gara. Kolore biziago bat jarri diogu pilotari frontoian hobe ikusteko, esku pilotaren barruan kaskabel bat sartzen saiatu gara eta kontaminazio akustikoa zer den ikusi dugu, pilota bat goxuagoa edo gogorragoa nola egin daitekeen frogatu dugu, pilotaren abiadura handiagoa eta txikiagoa izateko zer egin behar den konturatu gara... Eta garrantzitsuena, ikusmen urritasuna duten ikasle batentzako pilota bat sortu dugu eta denok pilotarekin jokatu ahal izateko arauak egokitu ditugu. Hau guztia azaltzeko gidoi bat eta antzerki bat sortu dugu.

Lehiaketa edo ekimen batean aurkeztu da? Zeinetan?
First Lego Leaguen. Challenge Kategorian.

Partaideak
Ikasleak: Sergio Apolo, Lohizune Artieda, Joanes Begiristain, Lamia El Bahhaoui, Aissa El Houndali, Asier Eras, Telmo Garmendia, Oier Gomez, Eneko Igoa, Ekiñe Karasatorre, Aitor Laplaza, Hodei Lizarraga, Bilisse Ochagavia, Aramatulaye Thiana Irakasleak: Jessika Gorospe eta Oihana Urdangarin

JIRA-BIRAN JIRA-BIRAN