Hezkuntza-robotika

Nafarroako Hezkuntza Robotikaren Baliabide Zentrua Iruñeko Planetarioan dago Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saila eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker

 

Iruñeko Planetariotik Berrikuntza, Zientzia eta Teknologia Zentruen Sarean izena eman duten ikastetxeei laguntza ematen diegu robotika materialaren (Lego NXT robotak, EV3, Arduino, Kinect, Bee-bot...) erreserben kudeaketa gure gain hartuz. Materialaren mantentze-lanak ere hemen egiten ditugu eta irakasleei laguntza eskaintza diegu ere beren jarduerak presta ditzaten eta zalantza teknikoei buruzko erantzunak emanez. Gure instalakuntzetan ere irakasleentzako ikastaroak antolatzen ditugu eta aipatu hiru erakundeen ikas-jardunaldiak ere hartzen ditugu.

Nahi izanez gero Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren Código 21 webgunea bisita dezakezue. Horretan,  programazioa eta hezkutza-robotika ikasteko eta beste teknologia batzuei buruzko informazio eta materialari buruzko baliabide zehatzak aurkituko dituzue.

Hitzarmenaren barne sortutako sinergiak baliatzen ditugu, robotika eta programazio tailerrak egiterako orduan ezagutza pedagogikoa eta teknikoa hezkuntza ez formalean txertatzeko.

 

Laguntzaileak: