Ikasleek sortutako lata baten tamainuko sateliteak jaurtiko dituzte Los Arcoseko Zirkuitoan datorren igandean Europako Espazio Agentziak, ESAk, bultzatutako I CanSat Nafarroa Edizioan

2019/04/09

Nafarroa, EAE-CAV eta Burgoseko bigarren hezkuntzako neska-mutilez osatutako 12 taldek hartuko dute parte eta ekitaldia publikoarentzat irekita egonen da, sarrera librea izanen delarik. Jarduera hau zientzia eta teknologia bokazioak sustatzeko dibulgazio-programa den STEM Planetak antolatu du Nafarroako Gobernuko Industria, Energia eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez eta Iruñeko Planetarioko koordinazioarekin.

 

Iruñea, 2019ko apirilaren 9a. Datorren igandean, apirilak 14, 80 neska-mutil zenbait hilabetetan eskala txikian sortutako espaziorako proiektuak publikoaren aurrean aurkeztuko dituzte, 12 taldetan banaturik.
 

Zer da CanSat?
 

Satelite erreal baten simulazioa da, bere bolumena eta forma freskagarri baten lata batean sartuta dituela. Ikaslegoaren erronka egiazko satelite baten azpisistema hain eremu txikian sartzea izanen da, hala nola, elektrizitatea, sentsoreak eta komunizazio sistema bat. Behin hori lortu dela, CanSat-a suziri batean jaurtiko da kilometro bateko altuerara iritsi arte, eta ondoren, erortzen utziko zaio bati plataforma, dron edota puxika baten bitartez. Momentu horretan bere misioa hasi da: zientzia-esperimentu bat exekutatu beharko du, hautsi gabe lur hartu beharko du eta jeitsiera horretan jasotako datuen analisiari ekingo zaio.
 


 

Parte hartuko duten taldeak
 

Nafarroako I CanSat edizioan Nafarroa, EAE- CAV eta Burgoseko 12 taldek parte hartuko dute. Hona hemen euren izen eta ikastetxeak.

NAFARROA

  • IturramaSat (Iturrama BHI, Iruñea)
  • PopSat (Iturrama BHI, Iruñea)
  • APOLO19 (IES Navarro Villoslada, Iruñea)
  • Jesuitinas Cansat (Colegio Fundación Jesuitinas, Iruñea)
  • LaikaSat Planetario [IES Pedro de Atarrabia, (Atarrabia); Askatasuna BHI (Burlata); Alaitz BHI (Barañain); San Fermin Ikastola (Zizur Txikia); Centro de Integración Agroforestal (Atarrabia), IES Padre Moret - Irubide (Iruñea)].
     

EAE - CAV

  • Cansat Axular (Axular Lizeoa, Donostia)
  • 6X-SAT – (Laskorain Ikastola, Tolosa)
  • Ozein – (La Salle, Bilbo)
  • Thinker Team – (Madre de Dios, Bilbo)
  • Odisea Team - (Madre de Dios, Bilbo)
  • Urbila Team - (Madre de Dios, Bilbo)

BURGOS

  • Jesuitas Burgos – (Jesuitas, Burgos).
     

CanSat proiektuaren helburuak
 

Proiektu honen bitartez taldeek espazioko proiektu erreal batean parte hartuko dute. Misioaren helburuak finkatu beharko dituzte eta CanSat-aren diseinuan parte hartu beharko dute osagaiak integratuz, sistema probatuz, jaurtiketa prestatuz eta jasotako datuen analisia eginez. Honen guztiaren bitartez, ikasleek:

  • Modu praktikoan ikasten dute
  • Ikasketa zientifikoetako ikerketa-metodologiarekin harremanetan dago eta errealitateko teknikekin lan eginen dute
  • Teknologia, fisika eta programazioarekin zerikusia duten jakintzak jasoko dituzte, edota zituztenak indartzen dira
  • Koordinazioaz eta talde lanaren garrantziaren jabe izanen dira
  • Komunikazio gaitasunak landuko dituzte
     

Publikoarentzat zabalik dagoen ekitaldi Nafarroako Zirkuitoan
 

Nafarroako Zirkuitua motorrean espezializatutako kirol eremu ludikoa da eta korporatiboak zein aisirako ekitaldi desberdinak sortzeko ahalmena du. Honen kirol teknikek, instalazioek, sarbideek eta lurralde-kokapenek Nafarroako Zirkuitua aisirako, lanerako eta kirolerako gune ezin hobea izatea ahalbidetzen dute eta horiei guztiei esker I Cansat Nafarroak behar dituen suziriak jaurtitzeko toki aproposa da (jaurtiketak 40 minutuan behin izanen dira gutxi gora behera). Aldi berean, proiektuen aurkezpenak egokitutako geletan eginen dira eta boxetan taldeek euren lanaren azken xehetasunak prestatzeko tokia izanen dute, horietara jendea sartu ahal izanen delarik. Publikoarentzat Kartinaren aparkalekua prestatu da egunean modu erosoan kotxea uzteko.

Bertaratzen direnek Zirkuitoko instalazioetatik (aurkezpen-gelak, kafetegia, boxes, terraza….) modu librean mugitu ahalko dira baina sateliteen jaurtiketa egiten denean, eraikuntzatik kanpora dagoen edozein pertsonak derrigorrezkoa izanen du hegan dabiltzan objektuak begiradaz jarraitzea, akats baten aurrean babestu ahal izateko.

Ekitaldiko antolakuntza-taldeak Nafarroako Foruzaingoarekin batera elkarlanean aritu da segurtasuna bermatzeko eta trafikoa bideratzeko. Hori dela eta, Dronen taldeko kideak, GIE talde bereziko kideak (interbentzio berezietarako), eta Teknologia eta Polizia Zentifikoaren kideak eramuan izanen dira, Estella/Lizarrako Komisaldegiko Nagusiaren koordinaziopean.

Eguneko programazioari dagokionez, 9:00etan taldeen erregistroa izanen da eta 9:30ean irekiera ekitaldia izanen da. 10:00etan proiektuen aurkezpenak hasiko dira eta lehenbiziko jaurtiketa 10:20ean aurreikusten da. 15:00etan, azkenik, epailek erabakiko dute zein bi taldek hartuko duten parte Zaragozan maiatzaren lehenbiziko asteburuan ospatuko duten Espainiako erakustaldian.

CanSAt programaren eskualdeko faseak nahiko berriak dira, erkidego guztiek ez baitituzte horiek aurrera ateratzeko azpiegiturarik. Urtetik urtera Zaragozako txapelketara gero eta talde gehiago aurkezten dira eta honek erkidegoen erakustaldi gehiago izatea eskatzen du, plazen sistema bermatu ahal izateko. Iaz, gazteen talentuaren bultzadarekin konprometuta dagoen Mikel Eguren enpresariak Euskadiko CanSat txapelketa antolatu zuen Berrozin, eta horretan nafarroako bi talde aritu ziren. Aurten, STEM Planetak Mikelen esperientziaz baliatu Nafarroako I. go Edizioa prestatzeko, kasu honetan Nafarroa, EAE eta Burgoseko taldeak parte hartuko dutelarik.

 

Ikasleek sortutako lata baten tamainuko sateliteak jaurtiko dituzte Los Arcoseko Zirkuitoan datorren igandean Europako Espazio Agentziak, ESAk, bultzatutako I CanSat Nafarroa Edizioan

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.