STEM Jarduerak

Ezagutu

Ezagutu atalak haur, irakasle eta familiei informazioa jasotzeko bidean trabak ezabatzea suposatzen du. Ezagutu zutabeak komunikazioan inbertitzea dakar publiko objektiboari egokitutako kanal zahar eta berriak erabiliz, eta irakasle, komunikabide eta influencers deiturikoen artean interesa piztu eta euren trebaketan laguntzea da. "Hau askorentzat aukera bat izan daiteke eta agian inoiz ez zaizu bururatu" esaldiaren mezua zabaltzen lagunduko diguten pertsonen sarea osatzea da Ezagutu oinarriaren helburuetako bat. Baita hezkuntza-zentruetan egituraren berri ematea eta ikasleen artean mezu erakargarria zabaltzea ere, esfortzu berezia eginez neska, irakasle eta familietara iritsi dadin. Lan honetan lagun izanen ditugun erakunde eta pertsonak nabarmentzea izanen da Ezagutu atalaren beste helburuetako bat. 

Hona hemen Nafarroako Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika (STEM) ikasketak. Ezagutu itzazu beheko botoia sakatuz. 

 

Jardun

Jardun atalak hainbat diziplinarekin kontaktuan jartzeko aukera dakar berarekin eta horretarako iraupen desberdineko jarduerak proposatuko dira. Bidearen zati bat egina dago agendan dauden ohiko ekintzen bitartez, baina gauza berriak prestatzen ari dira.

Zientzia eta Teknologia tailerrez gain, Jardun atalean, esaterako, Tecnociencia dago: epe luzeko irakaspen-zerbitzua oinarria duen proiektua, planetarioa bezalako beste Zentru eta Museoekin lantzeko pentsatua. Nafarroako FIRST Lego League ere hor dago, 10. urteurrenean murgilduta, eta lehiaketa eta elkargune honen antzekoak diren beste batzuk ere prestatuko ditugu. Horietan sormena eta ikus-entzunekoen sorkuntza bultzatuko da, beti ere zientzia eta teknologia oinarri izanen duten proposamenak bilatuz. Nafarroatik kanpo dauden ferietan parte hartzea bultzatuko da eta nazioarte mailako programetan parte hartzeko jarduerak eginen dira ere. Horien artean, batzuk aipatzearren, Girls Day in Technology, Women in Tech, STEM Talent Girl edo Global Game Jam daude.

Hautatu

Hautatu zutabea gazteen hautatze-prozesuan hurbil egoteko jarduerak martxan jarriko ditu, Goi Mailako Ikasketak hautatzerako orduan bidelagun izateko. Aholkularitza taldearen laguntza giltzarri izanen da eta horiek laguntzeko orientaziorako materialak, zikloak eta hitzaldiak prestatuko dira komunikazio kanal desberdinetan. 

Hautatu atalaren bitartez planetarioko erakusketa gelan STEM Txokoa zabalduko da, STEM Planeta bezalako programaren presentzia etengabea izan dadin, zientzia eta teknologia zentruaren bihotzean.  

Hemendik gutxira informazio gehiago publikatuko dugu.