Jardun

Jardun atalak hainbat diziplinarekin kontaktuan jartzeko aukera dakar berarekin eta horretarako iraupen desberdineko jarduerak proposatuko dira. Bidearen zati bat egina dago agendan dauden ohiko ekintzen bitartez, baina gauza berriak prestatzen ari dira.

Zientzia eta Teknologia tailerrez gain, Jardun atalean, esaterako, Tecnociencia dago: epe luzeko irakaspen-zerbitzua oinarria duen proiektua, planetarioa bezalako beste Zentru eta Museoekin lantzeko pentsatua. Nafarroako FIRST Lego League ere hor dago, 11. urteurrenean murgilduta, eta lehiaketa eta elkargune honen antzekoak diren beste batzuk ere prestatuko ditugu. Horietan sormena eta ikus-entzunekoen sorkuntza bultzatuko da, beti ere zientzia eta teknologia oinarri izanen duten proposamenak bilatuz. Nafarroatik kanpo dauden ferietan parte hartzea bultzatuko da eta nazioarte mailako programetan parte hartzeko jarduerak eginen dira ere. Horien artean, batzuk aipatzearren, iGEM edo Global Game Jam daude.

STEM Agenda - Hurrengo jarduerak