Teknologia-tailerrak



Neska, mutiko, gazte eta familientzako. Ama, aita eta pertsona helduentzat ere tailerrak prestatzen dira. 

Egungo teknologiak ikasi eta erabiltzeko tailerrak proposatzen dira honakoak lantzeko: robotika, programazio, konektatutako diskurtso, 3D inprimaketa, errealitate birtual, sare sozialak... etabak. Zientzia tailerrak adin guztietara zuzenduta daude eta taldeentzako jarduera bereziak egiten dira. 

Hurrengo jarduerak STEM Agendan plazaratuko dira eta astez-aste horien berri izateko gure buletina erabil daiteke. 
 

 

Tailer hauek larunbatetan izan ohi dira eta edizio bereziak dituzte, zenbait egunez segidan ospatzen direlarik, Aste Santu, uda edota Eguberrietako oporraldietan. 

Azken aldian ospatu direnen artean honako hauek ditugu:Iniciación a la programación de Arduino, Arduino en familia... ¡aprendamos juntos!, Taller de astronautas robóticos, Taller de reciclaje robótico, Campamento de impresión 3D, Campamento de sumo robótico, Taller de proyectos tecnológicos creativos, Taller de iniciación a la robótica con LEGO en junio, Robótica con Arduino y Scratch: conociendo los mBot, Taller de modelado e impresión 3D en verano, Fin de verano robótico con LEGO, Taller modelado e impresión 3D: Diversidad Impresa, Programación de Arduino con código (personas adultas), Programación gráfica de Arduino (personas adultas), Decoración navideña con mucha ciencia, Talleres en familia:Lego, Talleres en familia:Programación gráfica de Arduino...Youtubeko zerrenda honetan zientzia-tailerren momentu batzuk bildu ditugu. 

 


AMA, AITA ETA PERTSONA HELDUEI ZUZENDUTAKO TAILERAK

Egungo teknologiak erabiliz, jolasean ikasteko jarduerak eginen dira, espazio digitaletan murgiltzeko: internet, sare sozialak, programazioa, gizarte-webguneak etab. Bereziki helduentzat zuzendutako saioak dira, baita guraso-taldeei bideratutakoak ere.
 

ORDUTEGIA

Erreserba egiterakoan zure ordutegi-beharrak jar itzazu eta horietara moldatzen saiatuko gara.

ERRESERBA EGITEKO ARGIBIDEAK

Erreserba 948 26 26 28 telefonora deituz edo talleres@pamplonetario.org idatziz egin dezakezu. Behin eskaria jasozen dugula zuekin harremanetan paratuko gara jarduera zehazteko.

PARTAIDE KOPURUA: Gutxienez 10 eta gehienez 20 (Planetarioko ekipoak erabiliko badira) kanpoko ekipoak ekarriko balira, gehienez 40 pertsona.

IRAUPENA: 2 ordu saio bakoitzeko (saio desberdinak dituen ikastaroa antolatzeko aukera dago ere).

PREZIOA: 10€ pertsona eta saio bakoitzeko.

TAILERRAK: Hona hemen eskaintzein ditugun zenbait tailer-teknologiko:

  • Pertsonaliza ezazu zure tailerra: Alor teknologikoan zerbait zehatza ikasi nahi? Zure asmoen araberako tailerra presta dezakegu.
  • Sare sozialak eta tresna digitalen erabilera ikasteko tailerra: : Instagram, Twitter, Facebook, YouTube, blogak, posta elektronikoa...Tailer honetan sare sozialak eta tresna digitalak modu teknikoan eta komunikazioan sakonduz ikasteko tailera. Tailerraren baieztapen bat hautatuko dugu eta historia, funtzionamendu eta komunikazio-balorea zein den ikasiko dugu, erabilera egokiak zeintzuk diren azpimarratuz.
  • Interneteko segurtasunari buruzko tailerra. Interneten modu seguruan nabigatzeko 10 ideia plazaratuko ditugu: pasahitzen sorrera, wifi sarbidea ingurune publikoetan, webgune errealak eta faltsuak bereizteko pausuak... etab.
  • Sarean marka pertsonala garatzeko tailerra: Pertsona guztiek dugu identitate digital propio jakin bat,  sare sozial eta gisako tresna digitaletan parte hartu ala ez. Norberaren marka pertsonala landuko dugu "erlazionatutako identitate digitala"rekin batera,  bizitzan ditugun helburuen araberako jarraibideak identifikatuz.
  • Smartphone edo/eta tabletak erabiltzeko tailerrak: Sakelekoa edo tableta konfiguratzen ikasteko tailerra. Gure beharren arabera pertsonalizatu ahal ditugu erabilgarriak izan daitezkeen aplikazioak lortuz egunerokotasunean, gure zaletasunetan edo lanean ditugun beharrak kontutan hartuz.
  • Interneten erabilera orokorra ezagutzeko tailerra: bilatzen ikasi. Nola egin bilaketak interneten? Google bilatzaileaz harago badago bizitzarik! Bilatzaile desberdinak ezagutuko ditugu, horiei buruzko oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditugu eta online bilatzaileek dituzten beste funtzio batzuk ere.
  • Baliabide libreak interneten (musika, irudiak, liburuak, jolasak...): Egile eskubideak eta jabego intelektuala errespetatzeko sareak dituen baliabide libreak ikasiko ditugu. Musikaz, eta irudiekin gozatua ahal dugu modu irisgarri eta dohakoan, pirateriarik gabe.
Teknologia-tailerrak

Zerrendara itzuli